2024/01/15

OLINPIADA MATEMATIKOAK 3. ZIKLOAN

Oirango honetan, PREST-GARAko formazio baterako osatu dudan unitate didaktiko hau uzten dizuet. 3. zikloan kurso amaieran egiteko pentsatua dago. 

Olinpiada matematiko hauek urtean zehar landutako problema matematiko ezberdinak errepasatzeko modu bat izango litzateke . 

Besterik gabe, espero gustukoa izatea!

**Orrialdearen eskuinakaldean agertzen den proiektuen karpetan ere egongo da eskuragarri unitatea. 





PROIEKTU ETA UNITATE DIDAKTIKOEN SARRERA EGUNERATUA!

 Kaixo! 

Proiektu ezberdinen karpetera joateko sarrera eguneratu dela jakinarazten dizuet. Orrialdearen eskuinakaldean "proiektuak" izeneko sarrera aurkituko duzue. Bertan klikatuz, proiektu ezberdinak gordetzen diren karpeta batera joango zarete. 

Oraingoz, 2.zikloko 3 proiektutxo eta 3. ziklorako OPEan aurkeztu nituen hiru proiektuak aurkituko dituzue. Pixkanaka joango naiz berriak sartzen!

Ondo izan!



SARRERA BERRIA! 2. zikloan matematika alorra lantzeko sitesa

 Kaixo! 

Oraingo honetan, matematika alorra lantzeko jarduera eta jolasen bilduma bat ekartzen dizuet. Webgune ezbedinetako materialez osatzen ari naiz. 

Ikasgelan matematiken aspektu ezberdinak lantzen ditugunean, errefortzu ariketak izateko, edota, saioa bukatzen dugunean azkeneko ariketa bezala aurkezteko erabilgarria. Bete aukera bat, etxean errepaso moduan hemen txertatutako ariketak egiteko aukera zabaltzea da. Ikasleek sites hau frogak edota eduki konkretuak errepasatu behar dituztenean erabili ahal izango dute.

Orrialdearen eskuinaldean aurkituko duzue link zuzena!

Klikatu irudian!

MATEMATIKA INTERAKTIBOAK