2022/03/06

IKASGELAKO IKASLEEN ARDURAK

 Ikagelan, ikasleen autnomia eta erantzunkizuna lantzeko arduren banaketa egitea interesgarria da. Irakasleari ere denbora aurrezteaz gain, ikasgelako martxa egokia izan dadin ere laguntzen du. 

Hemen uzten dizkizuet nik erabili izan ditudan bi adibide. Beharren arabera, egokitzen joan zaitezkete.

**Materiala lotzeko klikatu irudien gainean.




CLASS DOJO: SARIEN KARTELA ETA PUNTUEN TXARTELAK

Iaz, nire 3.mailako ikasgelako ikasleen jarrera arazoak zirela eta, Class Dojorekin lanean hasi nintzen. Badakit, batzuk ez dutela teknika hau gogoko, sarien erabilera utziz gero, jarrera ezkorrak berriro agertzeko arriskua baitago. 
Hala ere, ikasleek, beraien jarrera kontrolatzeko erabilgarria egin nitzaidan niri. Egia da, denborarekin, honen erabilera gutxitzen joan behar dela, desagertu arte (helburua, jarrera egokia izatea da, sarira egon edo ez). Adibidez, balorazioa egunero egiten hasi eta ondoren, jarrera hobetzen doan heinean, asteko balorazioa egitera pasa gaitezke. 

** Materiala eskuratzeko klikatu  beheko irudi honen gainean.











2022/03/04

AHOZKOTASUNA: AURKEZPENAK PRESTATZEKO MATERIALA 3. MAILA

Hemen uzten dizkizuet 3.mailan ahozko aukrezpenak egiteko erabili izan ditugun materialak. Lenengo mailetan, gidoiak eman behar zaizkie egituraz ohitzen joan daitezen. Mailetan aurreta joan ahala, gidoiak beraiek prestatzea da helburua

Nola landu ?

1. Ikasle bakoitzak emandako gidoia etxean bete behar du.

2. Irakasleak zuzendu ondoren, akatsak zuzendu eta aurkezpena nola egingo duten erabaki behar dute (kartulinekin, aurkezpen digital batekin, argazkiekin, etab.)

3. Aurkezpena prestatu eta zuzendu ondoren (autoebaluazio eta koebaluaziorako errubrika erabiltzen duten kontrol orri bezela), ikasgelan aurkezten dute.

4. Autoebaluazioa eta koebaluazioa egiten da. Irakasleak ere, balorazioa egiten du beste errubirka bat erabiliz eta ikaslearekin batera ondo egindakoak eta hurrengorako hobetu beharrekoak komentatzen ditu (feedback).


*Irudian klikatuz materialak aurkituko dizue (gidoiak eta errubrikak).





PROIEKTUAK 2.ZIKLO: ESPAZIOA ETA GIZA GORPUTZA

ADI! Irudien gainean klikatuta, 2.ziklorako egindako bi proiektu hauen jarduera sekuentziak aurkituko dituzue. Bakoitzak, ondoren, nahi duen bezela moldatu ahal izango ditu. 

1. ESPAZIORA BIDAIA




2. GIZA GORPUTZA




Gehiago aurkitu nahi badituzue, orrialdearen  eskuinaldean agertzen den "Proiektuak" ataldean izango dituzue. Bertan, egindako proiektuak igotzen joango naiz. Ea gusta
tzen zaizkizuen!